Astelehenean hasi zen Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Campusa. Berrikuntzekin hasi zen gainera, bi mailatan banatu dute-eta aurten Campusa. Hala, 1997 eta 2000 urteen artean jaiotako ikasleek, estreinakoz, errendimendu handiko campus batean parte hartzeko aukera izan dute, eta 46 gaztek eman dute izena. Hogei saio egingo dituzte orotara, uztailaren 20ra bitartean, egunero, 9:30etatik 12.30etara, kirol desberdinak garatuz. Errendimendu handiko campusean teknikoki eta fisikoki exijentzia handiago izango dute gazteek. Tituludun zortzi monitore arduratuko dira taldeak zuzentzeaz zuzendaritzaz eta horrez gain, Sanlo eskubaloi taldeko eta Urbizi urpekaritza taldeko kideen laguntza ere izango dute, eskubaloia eta urpekaritza lantzea tokatzen zaienean.
Bestetik, Haurren Kirol Udalekuan 132 umek eman dute izena. Atletismoan aritu ziren martitzenean eta futbolaren txanda izan da gaur Mintxetan.
•Argazkiak: