Soraluzeko lagun batzuek sortu zuten Komite Arroxa plataforma, joan zen urtean. Sexu askapenerako bidean lanean jardutea da taldearen helburua. "Gure herrietan sarri ezkutuan edo isilean maite dugunok isiltasun horrekin amaitzea, eta maitatzeko modu orori ateak zabaltzea. Bollera, maritxu eta trans pertsonon eskubideak aldarrikatzeko modu polit bat topatu genuen Plaentxian joan den urtean", azaldu dute. Aurten, eskualde izaera eman nahi izan diote taldeari zein ekainaren 28aren bueltan antolatu dituzten ekintzei. Hori dela-eta, eguen honetan, ekainaren 28an, Soraluzen antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte elgoibartarrak eta mendaroarrak ere.
•Azentua ikusgarritasunean
"Aurtengo LGTB Harrotasun Egunean azentua ikusgarritasunean, bisibilizazioan nahi genuen jarri. Gurea bezalako herrietan maritxu, bollera eta trans pertsonok izan dugun mugetako bat erreferentzia falta edo eskasia izan dira", azaldu dute Komite Arroxako kideek Interneten duten txokoan.
Horren haritik, eta egun horretara bakarrik ez mugatzeko, Zinema Arroxa deituriko zikloa eskainiko dute irailetik aurrera.
EKAINAREN 28ko EGITARAUA
- 19:30ean Elkarretaratzea Plaza Barrixan
- 20:00etan Pikoteoa, Gaztetxean
- 21:30ean Zinema Arroxa ekimenaren aurkezpena, Zinean
- 22:00etan Shortbus (J.C. Mitchell) filmaren emanaldia, Zinean
•Adierazpen instituzionala
Transfobiaren eta homofobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta adierazpen instituzionalaonartu du Elgoibarko Udalak. Irakurri hemen adierazpena (PDF)