Alderdi Popularrak Donostian egindako XIII. Lurralde Kongresuan berretsi zuten, joan den zapatuan, Borja Semper Gipuzkoako PPko presidente karguan. Agintaldi berrian Javier Nuñez izango du bidelagun Semperrek, Gipuzkoako Alderdi Popularreko Zuzendaritza Batzordeko kidea izango baita Elgoibarko zinegotzia, industria eta sustapen ekonomikorako idazkaria, hain justu ere.