Ekainaren 25ean hasi ziren Atxutxiamaikaren udaleku irekiak eta uztailaren 27ra bitartean udako egunei ahalik eta zuku gehien ateratzen ahaleginduko dira 204 ume eta 37 hezitzaile. Herri Eskolako jolaslekua erabiltzen dute egunero –astebarruan- topagune, baina handik herriko eta inguruko hainbat txokotara egiten dituzte irteerak: Zumaia, Deba, Ondarroa, Idotorbe edo Gamarrako igerilekuetara, besteak beste. Irteerez gain, haurrek prestatutako zirko ikuskizun bat, herri kirolak, danborrada eta beste hainbat gauza egingo dituztela azaldu du Mikel Etxanizek.
•Atxutxiamaikaren abestia eta umeentzako Txiki Eguna
Aurtengo berrikuntzetako bat Atxutxiamaikaren kantua eta honen bideoklipa grabatzea izango direla aurreratu du Aisialdi Saileko arduradunak. “Atxutxiamaikako haur, guraso, hezitzaile, hezitzaile ohi eta nahi duten lagun guztiekin grabatu nahi dugu sortu berri dugun abestiaren bideoklipa”. Umeentzako “Txiki Eguna” izango da beste berrikuntza nagusia. “Ume guztiak zuriz jantzita eta zapi gorria lepoan dutela irtengo gara kalejiran Mauxitxa txarangako zenbait musikariren laguntzaz”.
Udaleku itxiei dagokionez, astebeteko bi udaleku antolatu dituzte: Uztailaren 9tik 15era Etxarri Aranazera lehena; eta, uztailaren 23tik 29ra, bigarrena, Irañetara. Lehenengoan berrogeitamah haurrek eta bost hezitzailek hartuko dute parte eta 34 haur eta lau hezitzailek bigarrengoan.
•Argazkiak: