Plazatik Gaztetxerako finalean lehiatuko da Mikel Olaizola zapatuan

elgoibarren.net 2012ko eka. 29a, 08:32

 
Plazatik Gaztetxera txapelketako finala jokatuko da zapatuan (ekainak 30), Eibarko gaztetxean, eta finalisten artean izango da Mikel Olaizola bertsolari elgoibartarra, Eneko Beretxinaga soraluzearra lagun hartuta.



 Lau bikote lehiatuko dira finalean: Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Maddi Sarasua eta Aimar Karrika, Mikel Olaizola eta Eneko Beretxinaga eta Peru Vidal eta Imanol Uria.
 Finala bazkalostean jokatuko da, Eibarko Gazte Asanbladak 200 bat lagunentzako bazkaria ere antolatu duelako egun horretarako. 14:30ean hasiko da bazkaria eta bertso saioa 16:30ean hastea aurreikusten dute. Bazkaritarako txartelak Plazatik Gaztetxera txapelketako kanporaketak jokatu diren herri guztietan jarri dituzte salgai. Elgoibarren, Iratxo eta Lanbroa tabernetan daude salgai txartelak, bost euroan.

Mikel Olaizolak, Soraluzen jokatu zen finlaurrekoan lortu zuen finalerako sailkapena.

Denetariko lanak ematen dizkiete gai jartzaileek bertsolariei.

 
Lotura duten albisteak: