Joan den astean izan dugun eguraldi eguzkitsu eta sargoriak jende asko erakarri du Mintxetako aire libreko igerilekuetara. Goizetan ere aurreko urteetan baino jende gehiago joaten dela nabarmendu dute igerilekuko arduradunek. “Domekatik eguenera 1.000 erabiltzaile baino gehiago joan dira egunero igerilekura eta martitzenean (ekainak 26) batu zen jende kopuru handiena, 1.500 erabiltzaile zenbatu genituen-eta”.