Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

elgoibarren.net 2012ko eka. 29a, 17:15

Auzoko zaindariaren omenezko egun handia, San Pedro Eguna, ospatzen dihardute gaur Idotorbeko auzotarrek. Goizeko 11:00etan hasi dituzte ospakizunak meza nagusiarekin, eta, urte luzetako usadio zaharrari eutsiz, elizara sartu aurretik prozesioa egin dute sainduaren irudiarekin. Astebururako ere ekintza sorta zabala (ikus egitaraua) antolatu dute auzotarrek eta aurten, berriro ere dantza presente egongo da Idotorben, izan ere, Haritz dantza taldeko kideek eta hainbat auzotarrek elkarlanean osatuko dute soka-dantza (argazkiak dauzka)


1706638197981 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

Meza nagusiaren ostean, hamaiketakoa egin dute, gaur goizean, Idotorben batutako guztiek eta pilota partiduez gozatzeko aukera izan dute gero, auzotarren eta jubilatuen bazkaria egin aurretik. Egitarauaren barruan bada berrikuntzarik aurten. Batetik, zapatuan, ‘El Ruso’ ganadutegiko zezentxoak eta poniak aterako dituzte umeentzat, eta, bestetik, domekako 10:30etako meza ostean, Haritz Euskal Dantzari Taldeko taldeko kideek eta hainbat auzotarrek elkarlanean osatuko dute soka-dantza.

 Dantza taldeak sarean duen txokoan azaldutakoaren arabera, Elgoibarren San Bartolome egunez dantzatzen den Soka-dantzaz gain, garai batean hainbat baserri auzotan ere burutzen ziren ekitaldi horiek. Pello Arrietak Elgoibar dantzan libururako bildutako datuen arabera, 1880an meza ondoren aurreskua atera zen Sallobente-Ermuaranen, AZkuen 1896an aipatzen daestreinakoz, eta gerora ere, 50eko hamarkadan, Baltasar elkartearen eskutik soka-dantzak osatzen zituzten auzotarrek Sallobente, Azkue edo San Roke zein Aiastian. Denboran hurbilago, Haritz dantza taldeak ere antolatu izan ditu soka-dantzak Elgoibarko auzoetan.
Idotorbe auzoan osatutako soka-dantzen berririk lortu ez duten arren, urte luzetan izan da hura ere dantza eta erromerien lekuko.  Ezagunak dira, adibidez, 1948tik 1957ra bitartean San Pedro jaien baitan antolatzen ziren dantza txapelketak. Azken urteetan ere hainbat emanaldi antolatu izan dira inguruko taldeen eskutik.
 Aurten berriro ere dantza presente egongo da Idotorben. “Berri pozgarria, beraz, dantzarentzat eta auzotarrentzat, eta luzaro iraun dezala sokak, auzotarren lotura josiz”, adierazi dute Haritzekoek.

1706638198050 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198141 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198233 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198322 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198421 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198497 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198579 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198664 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198735 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198819 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka

1706638198897 Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka