Nahaste Borraste: Iñigo Larizen beste garaipen bat eta errekorra

elgoibarren.net 2012ko eka. 29a, 21:57

Nahaste Borrasten lortzen duen laugarren garaipena eskuratu du Iñigo Larizek, hirugarrena segidan. (2008, 2010, 2011 eta 2012ko ekitaldiak irabazi ditu, bost parte hartzetan). Garaipenaz gain, iaz ezarri zuen errekorra ondu du, bi segundotan, hain justu ere. Hamazortzi minutu eta segundu batean laga du-eta errekor berria. Lehen emakumezkoak ere, Ainhoa Lendinezek, bere marka ondu du (21:27). (argazkiak eta sailkapenak dauzka)

 
 Iñigo Lariz izan da azkarrena bizikleta gainean egin beharreko zatian, zazpi kilometro guztira. Iban Gonzalez atzeko gurpilean zuela sartu da, hala ere, Lariz Kalegoen plazan. Zakuarekin ere orpoz orpo ibili dira biak, baina 25 kiloko zakua laga ostean, aise egin du aurrera Larizek, aurkari guztiak atzean lagata. Hortik aurrera erlojuaren kontra egin du borroka Larizek, eta iaz ezarri zuen errekorra (18:03) ontzeko lehian aritu da. Helmugan sartu denean hamazortzi minutu eta segundu batean geratu dute antolatzaileek kronometroa. Hortaz, bi segunduan hobetu du probaren errekorra. Anaia gaztea harrapatu eta gainditu ostean Jorge Gonzalez sailkatu da bigarren postuan, 19:28 denborarekin. Jose Antonio Ruiz del Rey sartu da helmugan hirugarren postuan (19:48). Parte hartu duten 54 lagunen artean bi emakumezko bakarrik egon dira, Lendinez ahizpak hain zuzen. Aizpa zaharrena, Ainhoa, izan da azkarrena 21:27 denborarekin. 
  Azken urteetako irabazleak: