Elgoibarko Izarra 1963an zergatik sortu zen azaldu eta lehen etapari errepaso txiki bat eman ondoren, Elgoibarko Izarrak 20 urteotan egindako lana jaso dute. Gainera, lanaren balorazioa ere egin dute, lorpenak eta hutsuneak identifikatuz. Hori dena, bazkideen eta herriko eragileen iritziekin eta ekarpenekin aberastu dute, eta dokumentuaren amaieran, etorkizunari begira jarri dira. Etorkizuna ikustea da lanaren helburuetako bat, eta elkarte euskaltzaleak 2014tik aurrera izan eta egin behar duenaren gaineko lehen gogoeta jaso dute.
- Dokumentua prest dago, eta edozeinek jaso ahal du. Horretarako, jarri harremanetan elkarteko arduradunekin (943 74 16 26). Baina lana ez dute paperean bakarrik bistaratuko; dozena bat minutu inguruko bideoa ere prestatu dute (ikus goian).