Tenis txapelketako finala jokatuko dute, gaur arratsaldean, Hernandezek eta Ibargutxik

elgoibarren.net 2012ko uzt. 2a, 15:21

Gaur arratsaldean, 18:45ean, jokatuko da  40 + 15 Tenis eta Padel elkarteak antolatzen duen tenis txapelketako finala, Mintxetako tenis pistan. Abel Hernandez elgoibartarrak eta Lur Ibargutxi eibartarrak neurtuko dituzte indarrak final handian. Atzo, berriz, padel txapelketako finala jokatu zen.



 40 + 15 Tenis eta Padel Elkarteak antolatutako padel eta tenis txapelketetako finalak jokatu ziren atzo Mintxetan. Padel txapelketari dagokionez, 2010ean moduan, garaipena lortu zuten Juan Luis Etxanizek eta Patxi Ballejosek. Bergarako bikoteak Alejo Azkue eta Igor Zubizarreta azkoitiarrak hartu zituzten mendean, 6-2 eta 6-4 emaitzarekin.
 Tenis txapelketan, bestalde, infantil mailako finalean, Koldo Lopez eibartarrak 7-5 eta 6-4 irabazi zion Oier Martinez ermuarrari. Ia bi orduko iraupena izan zuen partida gogorra jokatu zuten biek. Alebinetan Ion Gandiaga debarra eta Sarai Araujo ermuarra izan ziren irabazleak.
 Nagusien mailako finala ere atzo jokatzekoa zen, baina euria zela-eta gaur (uztailak 2) arte atzeratu dute. Aurrez esan moduan, 18:45etan jokatuko da Abel Hernandez eta Lur Ibargutxiren arteko partida.

Tenis txapelketako irabazleak.

Koldo Lopez (ezk.) tenis txapelketako irabazlea infantiletan.

Juan Luis Etxanizek eta Patxi Ballejos (garaikurrekin) padel txapelketako irabazleak.