Camille Extreme proba irabazteaz gain, errekor berriak ezarri zituzten Hassan Ait Chaouk (2:59:08) zein Aitziber Ibarbiak (3:46:13). Guztira 275 lagunek amaitu zuten 31,6 kilometroko ibilbide gorabeheratsua. Proba bikaina egin zuen Maite Maiorak eta hiru ordu, 49 minutu eta 41 segundoko denborari esker, sailkapen nagusiko 67. postuan sailkatu zen mendaroarra, Aitziber Ibarbia zizurkildarrarengandik hiru minutu pasatxora. Laura Sola nafarra sailkatu zen bigarren postuan (3:47:09) emakumezkoetan.
Iñaki Etxabe eta Mikel Arosa elgoibartarrek ere hartu zuten parte Camille Extreme proban.