Atxutxiamaika aisialdi taldeko hezitzaileek egin dituzte rap ukitua duen Atxutxikantua abestiaren hitzak, eta Aitor Novak konposatu du abestia. Bideoklipa udalekuetako umeen laguntzaz grabatu badute ere ez dela “udako kantu bat” argi laga nahi izan dute aisialdi taldeko arduradunek. “Umeek abestia buruz ikastea eta antolatzen ditugun ekintza guztietan abestea gustatuko litzaiguke, Atxutxiamaikaren ereserki moduko bat izatea, alegia”.
Eire Vila arduratu da bideokliparen grabaketaz. Astelehenean udaleku irekietako umeekin grabatu zituzten irudiak Lekueder parkean, San Bartolome parrokiako arkupeetan eta Kalegoen plazan, besteak beste. Orain hurrengo, udaleku itxietan parte hartuko duten gaztetxoekin jarraituko du bideokliparen grabaketak eta prest dagoenean sarera igo eta jakinaraziko dutela gaineratu dute Atxutxiamaikakoek.
Honela dio Atxutxikantua abestiaren leloak:
Ume, gazte eta hezitzaile
Kantuan gabiz Elgoibarren kalez-kale.
Barre, irri eta algara
zatoz gurekin ATXUTXIAMAIKARA!!
Kantuan gabiz Elgoibarren kalez-kale.
Barre, irri eta algara
zatoz gurekin ATXUTXIAMAIKARA!!
•San Fermin Txiki, uztailaren 9an
Uztailaren 9an, astelehena, egingo da aurten San Fermin Txiki Eguna. Alabaina, murrizketen ondorioz, egitaraua laburtu behar izan dute Atxutxiamaika aisialdi taldekoek eta ez da ponirik eta gaztelu puzgarririk egongo. Ohi duten legez, udaletxeko balkoitik pregoia irakurri, sainduari abestu eta San Bartolome eta Errosario kaleetan barrena entzierroa korrituko dute gaztetxoek. Amaieran esku lanak egingo dituzte.
Bestalde, uztailaren 23an, astelehena, umeentzako Txiki Eguna antolatu du Atxutxiamaikak. Goizeko 10:30ak aldean hasiko da eguna eta kalejira egingo dute txaranga, erraldoi eta buruhandien laguntzaz.
{vimeo}26108276{/vimeo}
•Argazkiak: (Atxutxikantua bideokliparen grabaketako argazkiak)
|
|