Athleticeko kapitain ohiak entrenatzaile ibilbidea hasteko “oso gogotsu”
dagoela adierazi du. “Entrenatzaile izateko gogo handia daukat eta zein
leku hoberik ibilbidea hasteko nire bigarren etxetzat dauzkadan
Athletic eta Lezama baino”.
Coca Cola txapelketan kadete mailako Euskal
selekzioaren entrenatzailea izan ostean, Etxeberriak Nike Cup txapelketan estreinatuko du kargua Athleticekin, Shangain (Txina).
Izan ere, Manchester United, Milango Inter, Boca Juniors edo Celtic
Glasgow taldeen aurka lehiatuko dira Athleticeko kadeteak, uztailaren 22
eta 25 artean jokatuko den txapelketa entsutetsuan, taldeen arteko munduko txapelketatzat hartzen baita lehiaketa hori.
Elgoibarko Hiria kadeteen nazioarteko estreinako futbol txapelketa irabazi zuten taldeko hainbat jokalari eramango ditu, hain justu, Etxeberriak Txinara, torneoko goleatzaile onena izan zen Asier Villalibre, Lezamako azken harribitxia tartean.
Entrenatzaile titulua atera ostean, entrenatzaile izateko prestakuntzan eman ditu azken bi urteak Etxeberriak. Getxo, Indautxu eta Deustu taldeetako behe mailetako taldeak entrenatu ditu kadete mailako Euskal selekzioaren hautatzailea izan aurretik.
•Elisabeth Ibarra, Etiopian
Athleticeko emakumeen taldeko zenbait jokalarik, tartean Elisabeth Ibarra elgoibartarra (ondoko argazkian Etiopiara eraman duten kirol materialarekin), emakumezkoen futbolaren inguruko bilakaera proiektua jarriko dute martxan Etiopian, uztailaren 2tik 15era arte. Athletic Club Fundazioari esker, eta Etiopia-Utopia GKE-rekin batera, aipaturiko jokalariek lan saio zehatzak egingo dituzte Wukro herrian, bertako haurrentzat, helduentzat eta emakumezko eta gizonezko jokalarientzat zuzenduta.

Helburu bikoitza du ekimen honek; alde
batetik, kirola egiteko eskubidea ez ezik, garapen-bidean dauden
herrietako emakumearentzako aisia sarrera partizipatiboa ere aldarrikatu
nahi da, eta aldi berean, bertako jokalari emakumeentzat erreferenteak
ezarri nahi dira. Beste aldetik, Bizkaian eta, oro har Euskadin,
boluntariotza solidarioa ere aldarrikatu nahi dute. Wukro hirian aspalditik Anjel Olaran euskal misiolaria dago, 2.400 baino
umezurtz baino gehiagorekin, gosez hiltzen diren familiekin, Hiesak
jotako gaixoekin edota sendia aurrera ateratzeko prostituziora
bultzatuak izan diren neskatilekin.