Arnaldo Otegiren aldeko erretratua aterako dute gaur arratsaldean

elgoibarren.net 2012ko uzt. 5a, 15:12

 
Uztailaren 6an Arnaldo Otegiren urtebetetze eguna dela-eta, Arnaldo askatu, politika askatu plataformak taldeko argazkia aterako du gaur (uztailak 5), Kalegoen plazan. Hitzordua 19:00etan jarri dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Era berean, Argia astekariak Otegiri eginiko elkarrizketa argitaratu du, eta besteak beste, “Ezker abertzalea aldarrikapen fasetik egikaritze fasera pasatu da” esan du Otegik.

 

*Argazkia: Dani Blanco.