•2,2 kilometro eta %45era arteko pendizak
Lasterketa gogorra antolatu dute domekarako. Ibilbidea bera motza da, baina horrek ez dio zailtasunik kentzen, une batzuetan %45eko pendizak ere gainditu beharko dituztelako Etxabe-Xoxote-Etxabe mendi esprintean parte hartzen duten lasterkariek. Ibilbidearen perfila lasterketak.com helbidean duzue ikusgai. 12:00etan abiatuko dira Etxabetik, eta bukaeran lau sari banatuko dituzte antolatzaileek. Ehun euro jasoko ditu irabazleak, 50 bigarrenak, eta garaikurra hirugarrenak. Lehenengo emakumezkoak, berriz, garaikurra eta 50 euro eskuratuko ditu. Interesatuek 670 308 313 telefono zenbakira deituta eman dezakezue izena, edota egunean bertan, lasterketa abiatu aurretxoan. Izenematea doan izango da.
•Santa Isabel jairen egitaraua (uztailak 8)
- 11:00 Meza Nagusia Santa Isabel ermitan. Juan Agustin Arriola Artañola bibolin jotzaileak eta haren alaba Nereak eta Maddik lagunduko du meza.
- Ondoren, bertsolarien eta dantzarien saioa. Berritxuko Joseba Goienola eta Mendaroko Aitzol Urain Bidaburuk jardungo dute bertsotan eta Haritz dantza taldeak eta Berritxuko dantzari taldeak eskainiko dute dantza saioa.
- 14:30 Lagun arteko bazkaria.
- Ondoren, erromeria, Epelde, Unai Andonegi eta Enekoitz Zubiaurre Beitxirekin.
- 17:30 Zezentxoak eta poniak.
Iazko jaietako argazkiak: