San Ferminak gurera eta gureak sanferminetara

elgoibarren.net 2012ko uzt. 6a, 11:00

Gaur, 12:00etan, txupinazoarekin hasiko dira sanferminak Iruñean, baina gurera ere ailegatuko da festaren oihartzuna, datorren astelehenerako antolatu du-eta Atxutxiamaikak San Fermin Txiki eguna. Bestalde, Iruñerarako bidea hartuko dute makina bat elgoibartar eta mendaroarrek egunotan. Horietako birekin, Iruñeko entzierroan korrika ibili ohi diren bi lagunekin, bildu da BARREN astekaria: Gaizka Lazarobaster mendaroarrarekin eta Gorka Mujika elgoibartarrarekin.


Zezenen bidera
  BARREN astekariaren 831. zenbakian irakur ditzakezue Iruñeako entzierroan korrika ibili ohi diren Gorka Mujikari eta Gaizka Lazarobasterri eginiko elkarrizketak.
San Fermin Txiki eguna, astelehenean
 Uztailaren 9an, astelehena, egingo da aurten San Fermin Txiki Eguna. Ohi duten legez, 10:30ean irakurriko dute pregoia udaletxe azpian, eta ondoren, zezenen aurrean egingo dute korrika, San Bartolome eta Errosario kaleetan. Gero, eskulanak egingo dituzte, Kalegoen plazan.
{vimeo}26108276{/vimeo}
Entzierroak pantaila handian
 Urtero legez, sanferminetako entzierro guztiak zuzenean jarraitzeko aukera izango da Kultur Etxeko hitzaldi gelan jarriko duten pantaila handian. Uztailaren 7tik 14ra korrituko dira entzierroak, 8:00etan hasita.