Pelikulak barixakuetan eta zapatuetan izango dira, eta emanaldi egunean euria egingo balu, atzeratu egingo lukete proiekzioa. Hala, barixakuetako filma domekara pasatuko litzateke eta zapatuan euria eginez gero, astelehenera edo hurrengo astera. Kalegoen plazan 600 lagunentzako lekua egokituko dute. Pelikula guztiak 22:30ean hasiko dira.