Herri kirolak eta dantzak izan ziren atzo, goiz partean, Etxabe mendian. Lokotx batzen, txinga eroaten eta zakua lepoan hartuta korrika jardun zuten, erreleboka, eta ondoren, sokatiran jardun ziren mendaroarrak berritxuarren kontra. Kanpokoak nagusitu ziren, eta guztiek elkarrekin bazkaldu zuten ondoren, herri bazkarian. Guztira 110 lagun batu ziren bazkaltzera.
Jaiak bazkalostean jarraitu zuen. Umeentzako jokoak zezentxoak eta poniak izan ziren ermita ondoko plazatxoan, baina zalantzarik gabe, zezentxoen aurrean direnak eta bi egin zituzten pailazoek sortu zuten ikusmin handiena. Erromeriarekin amaitu zituzten aurtengo jaiak, lagun giro paregabean.
•Lariz nagusi mendi esprintean
Etxabe-Xoxote-Etxabe mendi esprinta antolatu zuten, estreinako aldiz, Mendaroko Udalak eta Etxabeko jai batzordeak domekarako. Parte hartzaileek 2,2 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten eta une batzuetan %45eko pendizak ere gainditu behar zituzten. Gorazkoan Iñigo Lazkano eta Mouloud Zouinat izan ziren azkarrenak, baina beherazkoan Iñigo Larizek erakutsi zuen trebeziarik handiena eta elgoibartarrak irabazi zuen proba, hamalau minutu eta 55 segundoko denborarekin. 39 segundora sartu zen helmugan Lazkano eta Gotzon Zulaika izan zen hirugarrena, Lazkanorengandik segundo eskasera.
•I. Etxabe-Xoxote-Etxabe (sailkapena)

- IÑIGO LARIZ (Elgoibar) 14:55
- IÑIGO LAZKANO (Mendaro) 15:34
- GOTZON ZULAIKA (Mendaro) 15:35
- JON LARRAÑAGA (Mendaro) 16:50
- ARKAITZ ASTIAZARAN (Lastur) 16:54
- CAMPAGNE FRANSEIS (Oloron, Frantzia) 17:30
- IGOR REY (Mendaro) 18:21
- ALONSO GOMEZ (Mendaro) 19:08
- MOULOUD ZOUINAT (Bilbo) 21:06
- IMANOL LASARTE (Mutriku) 22:01
•Argazkiak: (guztiak Picasan)