Azken urteotako ohiturari jarraituz, San Fermin Txiki eguna antolatu zuen Atxutxiamaika aisialdi taldeak, Udaleko Gazteria sailaren laguntzaz. Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta San Fermini babesa eskatu ostean, giharrak behar bezala berotzeko ariketak egin, eta zezenen aurrean korrika egin zuten umeek, Errosario eta San Bartolome kaleak kolore txuri gorriz jantziz. Korrikaldien eta emozioen ostean, eskulanen txanda ailegatu zen. Zezen baten aurpegia irudikatzen zuten mozorroa koloreztatu zuten guztiek Kalegoen plazan. Egunari amaiera emateko, musikarien atzetik kalejiran abiatu ziren guztiak.
•Argazkiak: (Guztiak Picasan)