Etxeko ganaduari jaten emateko asmoarekin erein zuten garia Ibarrenea baserrian. Orain, uzta jasotzeko sasoia ailegatu denean, baina, gari aleak xehatu eta gari ogia egiteko aukera aztertzen dihardute, okindegia ere badute-eta (Ibarrenea okindegia). Hala ere, gauzak ez direla horren errazak egiaztatu ahal izan dute, gari aleak gari-irin bihurtzeko beharrezko tresneria topatzeko zailtasunak dituzte-eta. Saiakerak egin dituzten arren ez dute zorterik izan oraingoz. Gari ogiaren zapore eta usaina akorduan dituzte Maria Luisak eta Julianek. “Etxe guztian zabaltzen zen gari-ogiaren usaina. Ogi goxoa zen benetan”, azaldu du Maria Luisa Intxaustik.
Garia landare gramineoa da, buruxkan lau ale edo gehiago izaten ditu, birrindu ondoren ogia egiteko irina ematen dutenak. Gari-espezieak eta horien barietateak ugariak dira. Informazio osoago: www.euskonews.com
Gari irinari buruzko hainbat kontu hemen.
•Argazkiak:
|
|