2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako umeentzako entrenamendu saio berezia antolatu du CD Elgoibarrek zapaturako (uztailak 14). Entrenatzaile lanetan futbolari profesionalak arituko dira. Batetik, Realeko Markel Bergara eta Imanol Agirretxe; eta, bestetik, CD Elgoibarko Asier Larrea eta Andoni Gabilondo.
11:00etan hasiko da entrenamendu saioa, baina antolatzaileek 10:30erako agertzea komenigarria dela nabarmendu dute, eta, era berean, kirola egiteko arropa egokia eramateko eskatu diete hartuko duten umeei. Ez dela izenik eman behjar gaineratu dute, bertara agertzearekin nahikoa da.