Jon Etxabe Zumaian jaio zen orain dela 53 urte, baina Elgoibarren bizi da. Zuzenbidean lizentziatua da, eta lanbidez, abokatua. Horrez gain, Europako eta nazioarteko gaietan aditua da. 2003tik aurrera, UZEIko (Terminologia eta Lexikografia Zentroa) lehendakaria da.
Gobernura iristea lortzen badute, bere kargu egongo litzatekeen sailerako asmo eta ildo nagusien berri eman du Etxabek: "Gobernura iristea lortzen badugu, zalantzarik gabe gure herriarentzako beste fase batean egongo gara. Europarrek, atzerritarrek, gure izenez deituko digute, mapan behatzarekin zehatz seinalatuko gaituzte, euskal herritar bezala ezagutuko gaituzte. Madrili baimenik eskatu gabe bidaiatuko dugu, zuzeneko hegaldietan. Gure proiektuez hitz egingo diegu denei, gure mezua distortsionatzen duten bitartekaririk gabe". Irakurri adieazpenak osorik hemen: Kanpo Harremanak edo ikus ondorengo bideoan EH Bilduren taldearen aurkezpenean egin zituen adierazpenak.
Euskal Herria Bildu koalizioak EAEko hauteskundeak irabaztekotan izango lukeen gobernu taldea aurkeztu du. Sei gizonezkok eta sei emakumezkok osatzen dute EH Bilduren taldea, horien artean Jon Etxabe. Egungo Jaurlaritzako egitura aldatzea proposatu du EH Bilduk Sail berriekin, besteak beste, Herritarren askatasuna (Barne eta Justizia Saila), Aukera berdintasuna (lehendakariordetza) Elikadura burujabetza, Justizia Soziala, Hizkuntza normalizazioa eta Kanpo Harremanak Sailekin. Azken sail horren ardura izango luke, hain justu, Jon Etxabek.

Hauteskundeak oraindik deitu ez diren arren, dagoeneko gobernu taldea aurkeztea erabaki dutela azaldu du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak, izan ere, "alderdiaren lehentasuna egitea da, eta horretarako, lan egiteko taldea aurkeztu nahi genuen lehenengo", adierazi du (iturria: eitb.com).
*Argazkiak: ehbildu.net