Aitziber Dominguezek irabazi du jaietako kartel lehiaketa, bigarren urtez jarraian

elgoibarren.net 2012ko uzt. 12a, 14:48

 
Iaz moduan, Aitziber Dominguez Uriartek aurkeztutako lan batek irabazi du San Bartolome jaietako programaren azala aukeratzeko Elgoibarko Udalak antolatzen duen kartel lehiaketa.

 
 



1706638155422 Aitziber Dominguezek irabazi du jaietako kartel lehiaketa, bigarren urtez jarraian

Guztira hamahiru lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta epaimahaiak Aitziber Dominguezek aurkeztutakoa aukeratu du. Irabazleak 700 euro jasoko ditu saritzat. Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an, 18:30ean, egingo dute Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Bestalde, Haurren Kartel Lehiaketa ere egin dute eta hamar kartel aurkeztu dira aurtengoan. Honakoak dira saritutakoak:
  • Nora Bastida Agote (6 urte)
  • Mikel Vallejo Caballero (14 urte)
  • Ana Zubiaurre Iriondo (13 urte)
  • Maria Ruiz de Gauna (12 urte)
  • Aritz Vallejo Caballero (7 urte)
  • Alex Roldan Etxegibel (4 urte)