La Naranja Mekanika taldearentzat jarraian jokatzen duen hirugarren finala izango da honakoa, izan ere, 2010ean txapelketa irabazi zuten eta iaz EGS taldearen aurka galdu zuten finala. Iazkoaren errebantxa hartzeko aukera izan zuten, hain justu, La Naranja Mekanikakoek aurtengo txapelketako finalaurrekoetan. Partida estuaren ostean, La Naranja Mekanikak 4-3 irabazi zion EGSri. Beste finalaurrekoa are estuagoa izan zen. Recreativo de Juerga eta Guamedo taldeek bana berdindu zuten arauzko denboran, eta Guamedo taldeak lortu zuen finalerako txartela penaltietan. Finalerdietan lehiatu ziren lau taldeak Elgoibarkoak ziren.
Hortaz, La Naranja Mekanika eta Guamedo taldeek jokatuko dute aurtengo finala, barixakuan, 20:00etan, Unben. Hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partida, berriz, 19:00etan jokatuko dute EGSk eta Recreativo de Juergak.
•Azken urteetako irabazleak
•Azken urteetako irabazleak
- 2008: Buztangoriak
- 2009: EGS
- 2010: La Naranja Mekanika
- 2011: EGS