Hileta zibilen gaia Osoko Bilkurara eramango du Bilduk

elgoibarren.net 2012ko uzt. 18a, 16:05

 
Elgoibarren hileta zibilak arautzeko ordenantza aurkeztuko du Bildu koalizioak ostegun honetan (uztailak 19) Elgoibarko udaletxean egingo den Osoko Bilkuran. “Inoiz ez delako berandu, bihar hutsune bat gutxiago izango du Elgoibarko herriak” azaldu du Jose Luis Ibarzabalek.

 


 Estatu akonfesional edo laikoan pertsonen eta komunitateen askatasun ideologikoa, erlijiosoa eta gurtzekoa bermatzea erakundeei dagokiela gogorarazi du Bilduk, eta hileta zibilak egitea eskaera sozial bat dela, “beharrezkoa delako pertsona bakoitzari bere printzipioekin bat datorren ospakizun duina eskaintzea”. Ordenantza horren bidez, Elgoibarren hileta zibilak egiteko espazio publikoen erabilera arautu nahi ditu.