Hasi dira N-634 errepideko lanak Altzola parean

elgoibarren.net 2012ko uzt. 19a, 12:17

 
Dezenteko atzerapenarekin izan bada ere, hasi dira Altzola paretik igarotzen den N-634 zeharbidea konpondu eta egokitzeko lanak. Beharginek errepidean margotu dituzten hori koloreko marrek erakusten dute egingo dituzten aldaketen zertzelada bat.

 
 
 Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010 urte amaierarako amaituta egongo zirela Altzola parean egin beharreko lanak iragarri zuen, bere garaian, baina, arrazoi ezberdinak tarteko, atzeratuz joan dira lanok. Azken atzerapena Ur Agentziak inguruan egin behar zituen lan batzuen ondorioz izan zen. Arazo guztiak konpondu ostean, astelehenean hasi zituzten lanak.

Segurtasuna hobetzea helburu
 Gogoratu behar da Altzolako zeharbideko lanek oinezkoen eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzea dutela helburu. Horretarako, espaloiak, zebrabideak, ibilgailuak mantsoago joan daitezen tresnak eta autobusak gelditu daitezen zabalguneak ezarriko dira, besteak beste.

1706638138936 Hasi dira N-634 errepideko lanak Altzola parean

1706638139017 Hasi dira N-634 errepideko lanak Altzola parean

1706638139109 Hasi dira N-634 errepideko lanak Altzola parean

1706638139204 Hasi dira N-634 errepideko lanak Altzola parean

 Lotura duten albisteak: