Abuztua ospakizunez beteriko hilabetea izango dela Elgoibarren nabarmendu nahi izan du Alfredo Etxeberriak San Bartolome jaiak aurkezteko egin duen agerraldian. “Idotorbeko Santumotz erromeriarekin hasi, Sallobente-Ermuaran auzoko jaiekin eta Azkue auzokoekin jarraitu eta San Bartolome jaiekin eta Arriaga auzokoekin bukatuko dugu abuztua, ez da eskaintza makala”, adierazi du.
San Bartolome jaiei dagokionez, abuztuaren 22an (eguaztena) hasiko dira lehen ekintzak, CD Elgoibarrek eta Aurrera Ondarroak elkarren aurka jokatuko dute-eta Elgoibarko Hiria Txapelketan. San Bartolome Bezperan hasiko dira, baina, ofizialki jaiak, txupinazoarekin. Alcorta enpresako eta Elgoibar Ikastolako ordezkari banak izango dute ohore hori, lehenak 100 urte eta bigarrenak 50 urte bete dituzte-eta arten. Pregoia irakurriko du batek eta suziria piztu besteak.
•Aurrekontua beherantz
Azken urteotako joerarekin jarraituz, murrizketak izan dira jaietako aurrekontuan, baina ez aurreko urteetan bezain bestekoak. Hala, 140.000 eurorekin osatu du Elgoibarko Udalak aurtengo jaietarako aurrekontua. 2008ko San Bartolome jaietan, 233.800 euroko aurrekontua eduki zuten jaiek, 2009an 214.000 eurokoa, 155.000 eurokoa 2010ko jaietan eta 145.000 euro bideratu zituen Udalak, iaz, 2011ko jaietan.
•Barrakak "prezio onean"
Umeentzako barrakak Lekueder parkean eta San Frantzisko iturriaren gainaldean egongo dira. Txikienentzako tiobibo eta autotxokeak jarriko dituzte Lekuederren eta koskortuagoentzako barrakak egongo dira beste gunean. Prezioak “popularrak” izango direla ohartarazi du Blanca Salegi Kultura teknikariak. “Txartel bakoitzak 1,5 euroko kostua izango du eta euro batekoa Umeen Egunean”.
•Tabernak ixteko ordutegiak
Tabernek eta Madalako txosnek izango dituzten ordutegi mugen berri ere eman du Hirigintza zinegotzi Rikardo Garatek. “Tabernariei goizaldeko 5:30ean jari diegu ixteko muga, kaleetako garbiketa lanak egiteko aukera izan dezagun. Maalako txosnek, berriz, 4:00etan itzali beharko dute musika. Bide batez, euren kolaborazioa eskatu nahi nuke jarri ditugun ordutegiak bete ahal izateko”.
•Trenen ordutegi berezia
Euskotrenek tren ordutegi berezia jarriko du indarrean abuztuaren 25ean, zapatua. Hala, Debara eta Ermura orduro irtengo dira trenak gauez eta bi orduro Bilborantz.

•Maalako Gune Askeko egitaraua
Urteroko ekintzak eta berritasunak uztartuta antolatu du Maalako Gune Askeak aurtengo jaien egitaraua.