•Azkarateko Igoera, bihar
Maalako jaien barruan Azkarateko Igoera antolatu dute biharko. Maalatik Azkaratera bitartean 5,9 kilometroko distantzia dago, eta aurten ere korrika zein bizikletaz igotzeko aukera izango dute partaideek. Txirrindulariak 11:00etan irtengo dira Maalatik, eta korrikalariak, berriz, 12:00etan. Parte hartzeko sei euro ordaindu behar dira, Iriondo, Txarriduna, Sua, Lanbroa edo Pilon tabernetan. Sari banaketaren ostean salda eta txorizoa banatuko dituzte antolatzaileek, eta kontsumizio tiketak zozketatuko dituzte parte hartzaileen artean.
•Slaterren errekorra, garesti
Iaz, David Slater ingelesa, Azkarateko igoeraren errekorraren jabea, bertan zela jokatu zen I. Azkarateko Igoera. Bizikletako proban Iñigo
Lazkano izan zen azkarrena. Antxintxika, berriz,
50 lagunek hartu zuten parte eta Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi zuen proba, 23 minutu eta 10 segundoko denborarekin. Ariznabarretak, honenbestez, ez zuen Slaterren errekorra (20:40) ontzerik lortu. Emakumezkoetan, Ainhoa
Lendinez izan zen bizkorrena (30:50). Bi probetan, bizikletan eta
saltaka, parte hartu du elgoibartarrak.Hona hemen iazko igoerako argazkiak:
∞Lotura duten albisteak:
- Azkarateko Igoera: Garaipena Ariznabarretarentzat baina errekorretik urrun (2011-07-23)
- David Slaterren errekorraren bila (2011-07-05)