Aurtengo Tourraren hamaseigarren etapak, Pirineoetako mendate mitikoen aurrean jarriko zituen txirrindulariak, Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde. Ibilbidearen gertutasunak, milaka euskal jarraitzaile mugitzen ditu urtero Prineoetara eta ikurriñaz betetzen dute txirrindulariek jarraitu beharreko bidea. Euskal Telebistak euskal zale guzti horiek gertutik jarraituko zituen, eta beraiekin bizi zuen etapa zuzenean ikustearen emozioa eta ibilbidearen inguruan sortuko den festa giroa. Zale horien artetik Elgoibarko familia bat elkarrizketatu zituzten Harian saiokoek. Eitb Nahieran, eitb.com-en baitan dagoen ikus-entzunezko atari nagusian ikus dezakezue saioa osorik. Elgoibarko familia 23:50etik aurrera geri da.
- Ikusi hemen: Zaleon Tourra (Harian)
•Otegi Tourrean
Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak, Esaitek, Tourrean egin ohi dituen aldarrikapenetan Arnaldo Otegi gogoan izan zuen eta haren argazki batekin egin zuten kontzentrazioa.
Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak, Esaitek, Tourrean egin ohi dituen aldarrikapenetan Arnaldo Otegi gogoan izan zuen eta haren argazki batekin egin zuten kontzentrazioa.