Dantzaren jaia

elgoibarren.net 2012ko uzt. 23a, 15:10


Kurdistan urruneko dantzek, Argentinako tangoek edo Arratiako jotak moduko dantza ezberdinek bat egin zuten, joan den barixakuan, Nazioarteko Folklore jaialdian. Olaizaga kiroldegia jendez gainezka egon zen. (argazkiak eta bideoa dauzka)



 Haritz Euskal Dantzari Taldeak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Elgoibarko Nazioarteko XXVI. Folklore jaialdian Kurdistaneko Sulaimaniyah, Argentinako Gran Ballet Argentino eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldeak hartu zuten parte.
Elai-alai taldeari omenaldia
 Jaialdiaren amaieran dantzaren inguruan dabiltzan pertsona edo taldeak omentzeko ohitura dute antolatzaileek eta aurtengoan Portugaleteko Elai-Alai dantza taldea omendu zuten, “Haritz Euskal Dantzari Taldearekin izandako elkarlana eskertzeko eta aurten bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen dihardutelako”.
Zozketako zenbaki sarituak
Nazioarteko Folklore Jaialdiaren harira egon ohi duten zozketako zenbaki sarituen berri ere eman du Haritz dantza taldeak. Bost euroko sarrerak erosi zituztenen artean egindako zozketan, 94 eta 170 izan dira saritutako zenbakiak (Ordezko zenbakiak: 16 eta 146). Era berean, hiru euroko sarrerak erosi zituztenen artean ere egin dute zozketa eta 1171 eta 1097 izan dira saritutako zenbakiak (ordezkoak: 1033 eta 1189). Irabazle bakoitzak 60 euroko saria jasoko du, Txankakua Elkarteko dendetan erosketak egin ahal izateko. 
Argazkiak: