Joaquin Sanchez ermuarrak irabazi du kirol argazki lehiaketa

elgoibarren.net 2012ko uzt. 25a, 12:38

 
VII. Kirol Argazki Lehiaketako irabazleak jakitera eman dituzte antolatzailek eta Azpeitia eta Ermua aldera joan dira lehen bi sariak. Joaquin Sanchez ermuarraren BTT izeneko argazkiak irabazi du sari orokorra eta Borja Eizagirre azpeitiarraren Hutsetik mendira izenekoak, berriz, 35 urtetik beherakoen lehen saria. Lehiaketara aurkeztu diren 42 argazkiak abuztuaren 22tik 31ra arte egongo dira ikusgai Kultur Etxean.

 
 Elgoibarko Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Udaleko Gazteria Sailak, Ongarri argazki elkartearekin lankidetzan, antolaturiko kirol argazkien lehiaketako irabazleak zein izan diren jakitera eman dituzte. Sari banaketa ekitaldia abuztuaren 22an, 19:00etan, egingo dute Kultur Etxean eta erakusketa inauguratuko dute jarraian. Hona hemen irabazleak:

Herriko saria: (Adin guztietako elgoibartarrak edo eta bertan bizi direnak)
  • Irabazlea: Txirrindulari itzulia. Egilea: Aitor Rementeria Totorika
Gazteentzako saria: (35 urte bitarteko elgoibartarrak nahiz beste herri batekoak)
  1. saria: Hutsetik mendira. Egilea: Borja Eizagirre Requejo (Azpeitia)
  2. saria: Placaje. Egilea: Oscar Blanco Gutierrez (Eibar)
Sari orokorra: (35 urtetik gorakoak)
  1. saria: BTT. Egilea: Joaquin Sanchez Romero (Ermua)
  2. saria: “En la cresta de la ola”. Egilea: Fernando Zamarbide Ferraras (Donostia)

Aitor Rementeria. Herriko Saria.

Borja Izagirre, 35 urtetik beherakoen lehen saria.

Fernando Zamarbide, 2. saria.

Oscar Blanco, 35 urtetik beherakoen 2. saria.