Alba Kilometro Bertikalean (Dolomites Vertical Kilometer) parte hartu zuten Maite Maiora elgoibartarrak eta Iñigo Lariz elgoibartarrak, joan den uztailaren 20an, Canazein, Trenton (Italiako Dolomitetan). Kilometro Bertikalen nazioarteko txapelketako hirugarren proba zen Italiakoa, Errusia, Grezia, Italia, Suitza eta Espainian jokatzen dira-eta probak. Euskal selekzioa ordezkatuz parte hartu zuen Maiorak eta 14. postuan (49:02) sailkatu zen emakumezkoetan, irabazlearengandik zortzi minutu eta hamahiru segundora. Antonella Comfortola italiarra izan zen irabazlea (40:05). Gizonezkoetan Kuhar Nejc eslobeniarra izan zen irabazlea (33:33), Saul Padua kolonbiarraren eta Kilian Jornet kataluniarraren aurretik. Iñigo Larizek 38. postuan sailkatzea lortu zuen 40:43 denborarekin, 220 parte hartzaile izan zituen proba. Bere berbetan, “izugarri gogorra baina polita” izan zen proba. Parte hartzaileen maila ere izugarria zela nabarmendu zuen elgoibartarrak.
•Dolomites Sky Race, munduko onenen topaleku
Bi egun beranduago, uztailaren 22an, Dolomites Sky Race proban parte hartu zuten Maiorak eta Larizek. Antxintxikari mendaroarra primeran moldatu zen 22 kilometroko ibilbidera eta hamargarren postuan sailkatzea lortu zuen, 2:44:48 denborarekin -Iaz bederatzigarren egin zuen-. Emelie Forsberg suediarra izan zen probako irabazlea (2:26:00). Hirurogei emakumek lortu zuten proba amaitzea eta parte hartzaileen artean mendi lasterketan diharduten munduko kirolaririk onenak zeuden, Skyrunning World Series 2012 txapelketarako proba puntuagarria zen-eta Italiakoa.