Domekan amaituko da aire libreko igerilekuen denboraldia

elgoibarren.net 2012ko ira. 5a, 17:30

 
Igerilekura joateko eguraldi aparta egin du aurtengo udan eta asko izan dira Mintxetara bainu freskagarri bat hartzera joan diren herritarrak. Bainu denboraldia amaitzeko bost egun falta direnean 52.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu Mintxetako igerilekuak, 2009ko markarik onenera (55.000 erabiltzaile) asko hurbilduz.


  Udal Kirol Patronatuko arduradunak oso gustura daude aurtengo baino denboraldiak laga dituen erabiltzaile kopuruekin eta balorazioa “oso positiboa” dela adierazi dute. Iazko udan baino 10.000 erabiltzaile gehiago pasa dira dagoeneko Mintxetako igerilekuetatik. Mintxetako igerilekuak ireki zituztenetik, 2009. urtea izan da erabiltzaile gehien izan den urtea, 55.000tik gora izan ziren-eta. Aurten kopuru horretatik “oso gertu” geratuko direla nabarmendu dute Kirol Patronatuko arduradunek. Uztailaren 17an eta 18an hurbildu zen jende gehien igerilekura, 1.800  eta 1.900 erabiltzaile, hurrenez hurren. Eta, gainera, 21 egunetan erabiltzaile kopurua 1.000tik gorakoa izan da.

•Erabiltzaile kopuruen bilakaera, urtez urte: 
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000

 

Lotura duten albisteak: