Auto istripua izan da Trenbide kalean

elgoibarren.net 2012ko ira. 10a, 12:21

 
Trenbide kalean gora zihoan auto batek aparkatuta zegoen beste bat jo du duela minutu gutxi. Ez da zauriturik egon, baina talkaren ondorioz gasolina isuri du autoetako batek errepidera eta irristakor laga du errepidea.