Eibarren bi geltoki berri inauguratu zituzten, joan den barixakuan: Azitaingo ehun urteko geltoki birmoldatua batetik, eta Eibarko geltokia, bestetik. Txarakua eta Azitain arteko zati bikoiztu berria eta tranbia Elgoibarreraino luzatu ahal izateko ezinbestekoa zen Karakateko gurutzaketa egiteko lanak ere amaituta daude. Lan horiei esker, nabarmen indartuko da EuskoTren operadoreak Ermua-Eibar-Elgoibar ardatzean egunero eskaintzen duen zerbitzua. Hala, hasteko, Azitainera zerbitzuak indartu egingo dira eta Elgoibarrera iritsi ahal izango da. Azpiegitura berriak egiteko 13,8 milioi euro inguruko inbertsioa egin behar izan du Eusko jaurlaritzak. Gaur, irailak 10, tren zerbitzuen neguko ordutegia indarrean jartzearekin batera, hasi dira martxan Euskotrenen zerbitzu berriak:
Zerbitzuak ondorengo hauek dira:
•ZERBITZU BERRIAK
- Elgoibarreraino ondorengo zerbitzuak luzatzen dira (irteerak Ermutik, 6:42, 7:30, 8:30, 13:30, 14:30, 15:30) eta irteerak Elgoibartik Ermuraino (7:31, 8:31, 9:31, 14:31, 15:31 eta 16:31)
- Ondorengo zerbitzu gehigarriak sortzen dira Zumaia eta Donostia artean (Irteera Zumaiatik 7:10ean eta 8:10ean).
Azitain
- Azitaineraino ondorengo trenek jarraituko dute 7:53, 12:23, 13:23, 14:14, 14:23, 14:53, 17:14 eta 17:23
- Azitainetik irtengo dira ondorengo trenak 7:55, 8:10, 12:25, 13:25, 14:25, 14:55 eta 17:25.
15 minutuz behingo maiztasunak, aurrerago
Aurrez aipaturiko berrikuntzez gain, beste batzuk ere martxan daude. Une honetan, Eusko Jaurlaritza, ETS erakunde publikoaren bitartez, Amaña-Ardantza eta Ermua zatiak bikoizteko lanak ere burutzen ari dira-eta. Lan horien barruan geltoki berriak eraikiko dira Amañan (lur azpian) eta Ermuan (bide-zubian); Amaña-Legarre zatia estaltzeko lanak ere ari dira burutzen. Horrez gain, lizitazio fasean dago Ardantza-Eibar zatia bikoizteko eta Eibar-Azitain zatia estaltzeko lanen eraikuntza proiektuen idazketa. Gainera, Ermuko geltokiaren eta San Lorentzoko geralekuaren arteko bikoizketarako Alternatiba Azterlanaren idazketa ere lizitatzen ari da.
Ermua-Eibar-Elgoibar trenbide ardatzeko proiektu horiek guztiak amaitzen direnean, 15 minutuz behingo maiztasunak eskaini ahal izango dira zati osoan. EuskoTrenek inguru horretan eskaintzen duen tren zerbitzua 3.000 pertsonak erabiltzen dute egunero.
Ekimen horien azken helburua tren zerbitzuaren kalitatea hobetzea da. Hori lortzeko, joan-etorrien maiztasunak eta denborak hobetuko dira, eta trenean bidaiatzen duten zein oinezkoen eta errepideko ibilgailuetan doazenen segurtasuna ere hobetuko dela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako iturriek.

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco
∞Lotura duten albisteak:
- Bidegorriaren hasieran kamioiekin kontuz ibiltzeko eskatu du Udalak (2010-09-14)
- Trenbidea estali, tren geltokia lurperatu eta ingurunea berritzeko proiektua aurkeztu du Udalak (2010-03-26)
- Elgoibartik Ermuraino, bizikletaz eta trafikorik gabe (2009-11-11)
- 2010ean jarriko da martxan Ermua eta Elgoibar arteko tranbia zerbitzua (2009-02-16)
- Herrigunean Trenbidearen ibilbidea hobetzeko azterlana egingo du ETSk (2009-02-09 elgoiBARREN.net)
- Elgoibar eta Ermua arteko tranbia zerbitzua 2009ko udazkenerako martxan (2008-05-13 elgoiBARREN.net)