Txandakako ingeniaritzaren eredua, alegia, ikastea eta aldi berean enpresan lan egitea, “tresna ezin hobea” dela enpresek eta pertsonek dituzten giza baliabideak, hau da, esperientziaren ondorioz sortzen diren ezagutza eta gaitasunak, elkartrukatzeko azaldu zuen Iñigo Urkulluk, IMHra egin zuen bisitan.
Urkulluk azpimarratu zuenez, baliabide hau garrantzi handikoa da, esaterako, "makina erremintaren esparrurako eta balio erantsi handiko produktu teknologikoak sortzen dituzten geurea bezalako herrialde garatuetarako". Gizartearen “funtzionamendua” egokia izan dadin, gure esku daukagun informazioa era ezin hobean transmititzea beharrezkoa dela gaineratu zuen. Hortaz, Txandakatzea aintzat hartu beharreko baliabidea dela adierazi zuen.
Elgoibarrera egin zuen bisitaldian, Urkulluk, gure herriko makina erremintaren esparruko ordezkariekin hitz egin zuen. Topaketa honetan, besteak beste, ondorengo gaiak aztertu zituzten: sektoreak gure lurraldean dituen erroak, balio teknologiko handia, esportazio-balantza, egindako inbertsioen bidez islatzen den ikerketarekiko konpromisoa, eta makina erremintak dituen beharrizanak.
Ondoren, Urkulluk gure herria bisitatu zuen, alkateak eta EAJ udal taldeko zinegotziek lagunduta. Azkenik, jardunaldiari bukaera emateko, topaketa bat izan zuen alderdiko afiliatu eta zaleekin.
Ondoren, Urkulluk gure herria bisitatu zuen, alkateak eta EAJ udal taldeko zinegotziek lagunduta. Azkenik, jardunaldiari bukaera emateko, topaketa bat izan zuen alderdiko afiliatu eta zaleekin.