Auto ilara luzeak AP-8 autobidean, Elgoibar eta Mendaro parean

elgoibarren.net 2012ko ira. 13a, 15:50

 
Goiz korapilotsua izaten ari da gaur (irailak 13) Gipuzkoako errepideetan eta, bereziki, AP-8 autobidean, Eibar eta Mendaro artean. Bilborako norantzan itxita dago autobidea, kamioi batek artaziarena egin eta-gero (ondoko argazkian). Aurrez, 9:30ak inguruan, artaziarena egin du beste kamioi batek Mendaro parean, Bilborako norantzan. Bi istripuek ilara luzeak sortu dituzte.


 AP-8 autobidea Eibarren itxi behar izan dute gaur eguerdian, Bilborako norantzan, kamioi batek artaziarena egin eta bidea oztopatzen dagoelako. Gaur goizean bertan inguruan furgoneta bat errepidetik irten da, baina Herrizaingo Saileko iturrien arabera, Donostiarako norantzan errail bat zabalik dago eta, beraz, ez da trafikoa eten. Bilborako norantza ahalik eta azkarren zabaltzeko beharrean dihardute une honetan (14.30etan) eta garabiak istripua izan duen kamioia errepidetik atera bezain laster trafikoa normaltasunera bueltatzea espero dute.
 Mendaro parean ere itxita egon da AP-8 autobidea. Kamioi batek artaziarena egin eta bidea oztopatu du Bilborako norantzan. Istiñako tuneletik gertu izan da istripua eta erreia itxi behar izan dute. 9:30ak inguruan jazo den istripuan ez da zauriturik egon. 12:00ak ingururako zabaldu dute bidea.
 
*Argazkia: EtaKitto!