Euskal Herria Bildu alderdiak urriaren 21erako hauteskundeetarako aurkeztu dituen zerrendetan, bi elgoibartar daude Gipuzkoako hautagaien zerrendan: Iñaki Lazarobaster 7. postuan eta Joseba Osoro 25. postuan. 35 urteko ingeniari informatikoa da Lazarobaster, baserritarra eta Gipuzkoako EHNEko lehendakaria. Joseba Osoro, berriz, Lehen hezkuntzako irakaslea eta Informatikan goi lizentziatua da. (Ikus hemen EH Bilduren Gipuzkoako hautagaien zerrenda)
EAJ alderdian ere bada elgoibartar bat, gaur egun Elgoibarko alkate den Alfredo Etxeberria, hain zuzen ere. 24. postuan ageri da Etxeberria Joseba Egibar buru den Gipuzkoako zerrendan.
Alderdi sozialistari eta Alderdi Popularrari dagokionez, zerrendetan ez dute elgoibartarrik sartu. Ikus hemen: PPren zerrenda eta PSEren zerrenda.
Alderdi sozialistari eta Alderdi Popularrari dagokionez, zerrendetan ez dute elgoibartarrik sartu. Ikus hemen: PPren zerrenda eta PSEren zerrenda.
- Eusko Jaurlaritzako hauteskundeei buruzko informazio osoa: www.euskadi.net