Atxutxiamaika aisialdi taldeak Udaleku irekiak eta itxiak antolatu ditu, beste behin ere. Udaleku irekietan 204 ume eta 35 hezitzailek hartu dute parte eta era guztietako ekintzetan aritu dira. Udaleku itxietan, berriz, 84 lagun eta hamar hezitzaile ibili dira aurten, Etxarri-Aranazen eta Irañetan egin zituzten egonaldietan.
Egin dituzten jolas ekintza guztiak (San Fermin Txiki Eguna, Atxutxikantua abestiaren grabazioa, Txiki Eguna, e.a) gogora ekarri edo ezagutzeko aukera izango dute orain argazki erakusketara hurbiltzen diren ume, guraso zein herritarrek. Irailaren 20tik 23ra ikusi aha izango da erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Honakoa izango da ordutegia:
- Eguena eta barixakua: 17:00-19:00
- Zapatua eta domeka: 12:00-14:00 / 17:00-19:00
∞Lotura duten albisteak:
- San Bartolome jaien aurrerapena, txikienen eskutik (2012-07-24)
- San Fermin Txiki egunaz gozatu zuten etxeko txikienek (2012-07-10)
- “Atxutxikantua” abestiaren bideoklipa grabatzen dihardu Atxutxiamaikak (2012-07-04)