Chamonixekin batera Alpeetako hiriburua da Zermatt, Cervino – Matterhorn izenaz ere ezaguna- mendi entzutetsuaren magalean dagoen Suitzako herri dotorea. Hegazkinez Ginebraraino joan eta gero, Zermatten hasi zuten emakume elgoibartarrek aurtengorako prestatu zuten mendi zeharkaldia, eta, lau egun beranduago, Monte Rosako glaziarrean amaitu zuten bidea.
•Goi mendiko giroa
Irteera luzeagoak egitea gustatuko litzaiekeen arren, gehienak dendariak direla-eta, ezinezkoa zaiela azaldu dute. Hala ere, lau egunek bizipen mordoa batzeko aukera ematen duela aitortu dute. Aurten, gainera, demaseko zortea izan dute eguraldiarekin. “Ohikoa da Alpeetan hamar egun pasa eta mendirik esanguratsuen tontorrak ikusteko aukerarik ez izatea, dela lainoagatik edo eguraldi txarragatik. Guk izugarrizko zortea izan dugu eguraldiarekin eta ailegatu ginen egunean euria ari bazuen ere, eguzkia izan genuen bidelagun hurrengo lau egunetan. Geunden lekuan geundela gora begiratu eta han ikusten genuen Cervino, Suitzako Alpeetako mendirik ospetsuenetakoa”, dio Izaskun Estibaritzek, irteeraren antolatzaileetako batek. Cervinoren ertz bat ukitzeko aukera ere izan zuten elgoibartarrek eta menditzar honek goi mendizaleengan sortzen duen liluraren lekuko ere izan ziren, haren magalean dagoen aterpetxean lo egin zuten-eta. “Goi mendiko giroa bertatik bertara ezagutu genuen. Aterpean zeuden guztiak gizonezkoak ziren eta ziur harrituta zeudela gurea moduko emakume talde bat han ikusteaz. Ederki bertakotu ginen baina”.

•"Glaziarrekin aluzinatu egin dugu"
Ikusi dituzten paisaiez aparte, glaziarren gainean ibiltzea sekulako esperientzia izan dela nabarmendu dute taldekide gehienek, asko sekula ibili gabekoak ziren-eta. “Azken egunean Monte Rosako glaziarra zeharkatu eta hango aterpetxean lo egitea zen gure asmoa, baina berandutu egin zitzaigun eta buelta ema behar izan genuen aterpetxera ez ginela helduko abixatu eta gero. Arrakala itzelak topatu genituen bidean eta segurtasuna bermatzeak zuen lehentasuna. Sokaz lotuta eta kranpoiekin joan baginen ere glaziarren gainean ibiltzeko hobeto prestatuta joan behar dela ondorioztatu genuen denok. Dena dela, aluzinatu egin genuen glaziarrekin eta beldurtu beharrean berriz itzultzeko eta errepikatzeko gogoz amaitu genuen glaziarrean ibili ginen hamar lagunok. Hori bai, esan moduan, hobeto prestatuta".

Dagoeneko hasita daude hurrengo irteera nora egingo duten pentsatzen eta taldea ez dela itxia gogora ekarri nahi dute. Hurrengo irteeran parte hartu nahi izanez gero eurekin harremanetan jarri baino ez dute interesatuek.