Gaurtik urriaren 1era bitartean, munduko hainbat zinemalditan sariren bat eskuratutako lau filma ikusi ahal izango ditugu, Ongarri zineklubaren eskutik, Herriko Antzokian. ¿Y ahora donde vamos? filma izango da lehenengoa. Gaur (21:30) eta bihar (22:15) eskainiko dute Herriko Antzokian.
Erlijio guztietako emakumeek sendia eta herria kanpoko mehatxuetatik babesteko zer-nolako irmotasuna duten kontatzen du Nadine Labaki zinemagile libanoarraren azken filmak.
Ondoko taulan dauzkazue gainerako filmen egutegi eta ordutegiak.