Layo Raser taldearen kontzertuak hasiko du, gaur, Sotoko Hotsak musika emanaldia

elgoibarren.net 2012ko ira. 20a, 12:08

 
Hiru kontzertu antolatu ditu aurten Sinuosek, Sotoko Hotsak egitasmoaren barruan. Layo Raser taldeak (ondoko argazkian) emango du lehenengo kontzertua gaur (irailak 20) gauean.




1706638077874 Layo Raser taldearen kontzertuak hasiko du, gaur, Sotoko Hotsak musika emanaldia

Layo Raser bidasoatarrek punk instrumental antzeko musika egiten dute. Elena, Jon eta Fortun hirukoteak Europa izeneko lana kaleratu dute aurten, eta besteak beste, disko horretako lanak aurkeztuko dituzte.
Bihar (irailak 21), bestalde, Royal Canal taldearen txanda izango da. Iñigo Cabezafuego iruindarrak sortutako taldea da, eta folk, rock eta soul estiloak uztartzen ditu. Azkenik, Jupiter Jon taldeak eskainiko du kontzertua, hilaren 22an, zapatuan. Irungo laukoteak 2011n kaleratu zuen estreinako lana Pleistozenoko astelehenak izenburupean, eta rock doinuak dira nagusi.

  • Kontzertu guztiak 23:00etan hasiko dira, kultur Etxeko sotoan eta sarrerak hiru euroko prezioa izango du.

Royal Canal.

Jupiter Jon.