Promozio berriko ikasleek joan den astelehenean, irailaren 17an, hasi zuten ikasturtea, baina barixakuan egingo dute ikasturte akademiko berriaren inaugurazio ofizialaren ekitaldia. 12.00etan izango da, IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian, UPV/EHUri atxikituta dagoen Elgoibarko Makina Erremintaren Txandakako Ingeniaritza Eskolaren Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritza txandakako gradu berriaren ikasturtearen hasiera dela eta.
Goiko argazkian, Txandakako Ingeniaritza Eskolaren 17. promozioa, hau da, gradu berriaren 1. promozioa.