Derby batekin ekingo dio ligari Alcorta eskubaloi taldeak

elgoibarren.net 2012ko ira. 21a, 08:37

 
Iaz mailaz igotzea lortu ostean, zapatuan jokatuko du Alcorta Forgin Group eskubaloi taldeak Espainiako lehen Mailako ligako estreinako partida, Eibarren, Somos Eibar taldearen kontra.



 19:00etan izango da partida Ipurua kiroldegian, eta zalantzarik gabe, norgehiagoka berezia izango da, bateko eta besteko zale ugari batzea espero delako.
 Ligan, Zaragoza, Salamanca, Soria eta Cantabriako eskubaloi taldeen kontra lehiatuko dira elgoibartarrak, besteak beste. Ikusi hemen partiduen egutegia eta Alcortako jokalarien fitxak.

•Kopa Txapelketatik kanpo
 Joan zen astean, berriz, Egiaren kontra jokatu zuen Alcortak Elgoibarren, eta donostiarrak nagusitu ziren, alde bakarreko aldearekin. Hala, Kopako lehenengo fasetik kanporatuta gelditu dira elgoibartarrak. Egia eta Somos Eibar taldeek egin dute aurrera.