Karparen irekiera eta bertso saioekin hasiko da gaur atletismoaren jaia

elgoibarren.net 2012ko ira. 21a, 11:47

 
Bihar, 20:00etatik aurrera, jokatuko da Elgoibarren Gau Krosa, Mintxeta Atletismo taldeak antolatutako herri lasterketa. Bihar jokatuko dira lasterketak, baina gaur (irailak 21) hasiko da atletismoaren jaia. Izan ere, 18:30ean zabalduko dute karpa, lekuederren. Gaur eta bihar afaltzen emango dute bertan, eta bertso saioak eta musika emanaldiak ere izango dira. Iñaki Apalategi, Iñigo Izagirre eta Ander Zulaika bertsolariek saioa eskainiko dute gaur iluntzean, afalostean.



  Juan Mugertza Nazioarteko Kroserako dirua batzeko antolatu zuten lehenengoz Gau Krosa, eta aurtengoa hirugarren edizioa da. Ia zortzi kilometroko lasterketa da, eta urtetik urtera parte-hartzea handitzen ari da. Hala, aurten 200 lagunetik gora izatea espero dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Interesatuek www.kirolprobak.com webgunean eman dezakete izena, edota bihar 18:30etik 20:00ak bitartean espresuki horretarako jarriko duten mahaian. Informazio osoagoa: Gau kros herrikoia 2012
 
∞Lotura duten albisteak: