Gau krosaren estreinako edizioan Pedro Maria Muñoz del Pozo azkoitiarrak hartu zion aurrea eta iaz Yeray Varela oñatiarrak hartu zion aurrea podiumeko goreneko kaxoira igotzeko bidean. Aurten, baina, hirugarrenean aidanez, Elgoibarko Gau krosa irabazi du Dabid Garciak. Antxitxikari durangarrak 24 minutu eta hamar segundoko denbora egin zuen ia zortzi kilometroko ibilbidean. Minutu bateko aldea atera zion helmugan iazko irabazleari, Yeray Varelari (25:11). Bederatzigarren postuan sailkatu zen Osel Sanchez izan zen sailkapeneko lehen elgoibartarra. Emakumezkoetan, Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen azkarrena (28:36).