Oscarretarako aukeratuen artean dago eta kazetari eta prentsako gainerako kideen artean inpresio ona sortu du. Saria jasotzeko kinielatan sartu dute askok. Baina ez al da goizegi? Lehiaketan parte hartuko duen lehen pelikula da. Egia esan onerako harritu nau, gustatu zait.
Pablo Bergerrek zortzi urte behar izan ditu proiektu hau aurrera ateratzeko, bere alabaren adina. Alaba, emaztearekin batera prentsaurrekoan dago. Ekialdekoa da emaztea eta hango kulturaren eraginaren garrantzia azpimarratu du zuzendari bilbotarrak. Horrez gain, urteak daramatza alabatxoari ipuinak kontatzen eta horren ondorio ere bada filma. Ipuin bat baino gehiago aurkituko ditugu bertan.

Pablo Berger:
- Ipuinez osaturiko ipuin bat da Edurnezuri.
- Hitzekin gezurra esatea erraza da baina begiekin ez! Talde honetako aktoresen begiradak indar handia du.
Angela Molina: ”Nik hitza hasieratik bota dut faltan”.
Maribel Verdu: “ Nire lehen gaizto papera izan da. Hemendik aurrera gaiztoa izan nahi dut”.

∞Zinemaldiari Begirada blogeko sarrera gehiago: