Greba eguneko lehen orduetan lasaitasuna nagusi

elgoibarren.net 2012ko ira. 26a, 10:40

Erdiguneko kaleak lasai eta hutsik daude Elgoibarren, greba eguneko lehen orduetan. Itxita daude greba egitea erabaki duten enpresa eta komertzioak, eta lana egiteko erabakia hartutakoak lanean. Elgoibarko Greba Batzordeak deitutako manifestazioa 9:30ak inguruan irten da Kalegoen plazatik eta banketxeen eta murrizketen aurkako oihuak entzun dira, batik bat. 
Elgoibarko Izarra kultur elkarteko langileen batzarrak bat egin du greba deialdiarekin, eta, hortaz, elgoiBARREN.net atariak zerbitzu minimoak eskainiko ditu. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 Greba eguna deitu zuten sindikatuen (ELA, LAB, EsK, EILAs, EHNE, Hiru, CGT eta CNT) arabera, "aspaldiko jarraipen handiena" izan du grebak. Jaurlaritzaren ustez, ordea, lanuztea ez da "hain orokorra" izan, eta Confebask patronalaren ustez azken urteotako deialdien artetik jarraipen "eskasena" izan duena izan da eguaztenekoa. Elgoibarko erdiguneko taberna eta saltokiak, bakar batzuk salbu, itxita egon dira, eta industriagunean ere ohi baino mugimendu txikiagoa nabari zen. Mendaron, aldiz, normaltasuna ia erabatekoa izan da saltoki eta tabernei dagokienean. Industriagunean, aldiz, besteetan baino auto gutxiago ikus zitezkeen, eta normalean baino mugimendu gutxiago dagoela igartzen da. Hezkuntzan, gutxieneko zerbitzuak eskaini dituzte.
•Argazkiak: