www.elgoibarkogazteinformazioa.info webgunean etxebizitza, dirulaguntzak eta bekak, ikastaroak zein prestakuntza, aisialdia edo kirola bezalako atalak agertzen dira. Era berean, webguneak ikasle, irakasle, aterpekide edo Nazioarteko gazte txartelak egiteko aukera ematen du.
Webguneko informazioa sare sozialen bidez jaso ahal izango dute erabiltzaileek. Era berean, Elgoibarko Udalaren webgunetik ere egongo da atari berri horretara sartzeko aukera.