‘Emadazu eskua’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina hasi dute

elgoibarren.net 2012ko ira. 27a, 14:53

{vimeo}49397289{/vimeo}Ezintasun neurologikoa duen neskatila baten istorioa jasoko du Zesatenjuenaz ekoiztetxeak Emadazu Eskua dokumentalean. Maier Gurrutxaga elgoibartarraren alaba Itxaso izango da dokumentaleko protagonista, eta egitasmoa laguntzeko diru-bilketa kanpaina hasi dute. 45 eguneko kanpaina izango da, eta hamar mila euro lortu nahi dituzte eragileek.


  Laguntzeko aukera desberdinak eskaini dituzte, eta trukean laguntzaile horiek, besteak beste, dokumentaleko kredituetan agertuko dira. Kanpainari buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzue: http://emadazueskua.blogspot.com

1706638069988 ‘Emadazu eskua’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina hasi dute

13 urteko neska protagonista
Maier Gurrutxaga elgoibartarraren alaba Itxaso (ondoko argazkian umez inguratuta) izango da dokumentaleko protagonista. 13 urte ditu Itxasok, eta lau hilabete zituela gaixotasun neurologikoa atzeman zioten medikuek. Urte hasieran jarri zuten martxan Emadazu Eskua egitasmoa Zesatenjuenaz ekoiztetxearekin batera, euren egoera azaleratu eta antzeko egoeran daudenei laguntzeko.
 Lorea Perez de Albeniz elgoibartarra da ekoiztetxeko kideetako bat. Proiektu honetan sinistuta daude, eta uste dute enpatia bidez edonor egin daitekeela solidario. Itxasne, animazioko pertsonaiak, poz eta umore puntu batekin islatuko du mundu hori, eta unibertso zabal hori ulertarazten lagunduko du. Dokumentalaren helburua pertsona horiek bizi duten errealitatea kontatzea eta aurrera egiteko duten gaitasuna ezagutzera ematea da.
  Amaitu ahal izateko jendearen eskuzabaltasuna beharko duten arren, dagoeneko hasi dira dokumentalerako materiala grabatzen. Elgoibarko Idotorbe auzoan hartu dituzte, esaterako, hainbat irudi, beheko argazkietan ikus dezakezuen moduan. Bertan jasotako irudiekin, dokumentalaren "estetika eta ideia" biltzen duen bideo labur bat ere prestatu dute (goian dauzkazue)

1706638070094 ‘Emadazu eskua’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina hasi dute

1706638070188 ‘Emadazu eskua’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina hasi dute

  •   Irakurri hemen: BARREN astekariak (812. zenb. 2012-02-10) Emadazu eskua proiektuaren inguruan egin zuen erreportajea (PDF)